Deialdi biak Plaza Eliptikoan izango dira, eguerdi partean. Lehenengoa Amnistiaren aldeko mugimenduaren Alde Hemendik manifestazioa da, bigarrena, berriz, herri mugimenduak Kataluniaren independentzia prozesuari babesa emateko deialdia.
Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimenduak Alde Hemendik manifestazioa antolatu du urriaren 12a dela eta. Egun horretan, Hispanitatearen eguna ospatzen da, eta, horrez gain, Indar Armatuen eguna da. Euskal Herrian hori ospatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi dute, eta Plaza Eliptikoan manifestatuko dira, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean.
Hori aldarrikatzeko manifestazioa antolatu dute egun horretan, 12:00etan Plaza Eliptikoan. Ordu erdi geroago, toki berean, beste deialdi bat antolatu da. Kasu honetan, Kataluniako prozesuari babesa emateko.
Bertan, egun hauetan Katalunian egiten ari den independentzia prozesuari babesa eman nahi diote. Horrez gain, kataluniarrek jasan duten indarkeria salatu nahi dute Gobernu Zentralaren azpiordetzaren aurrean. Deialdiak ez dauka sinadurarik, herritarrek bultzatutakoa da eta gero eta ahalik eta jende gehienak parte har dezala dute helburu.
Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.