Asteazken goizean bi langile hil dira 9:00ak bueltan gertatutako bina lan istriputan. Bata Murgan (Araba) eta bestea Urretxun (Gipuzkoa).
Murgako argindar estazioan 9:00ak aldera elektrokutatu egin da langile bat, Aiaraldeak informatu duenez. Osasun zerbitzuek ezin izan dute bere onera ekarri eta ordubetera hil egin da.
Urretxun etxebizitza baten eraikuntza lanetan ari zela, erori egin da behargina, Berrian irakur daitekeenez.