argia.eus
INPRIMATU
Bi langile hil dira bi egunetan
  • Astelehenean langile bat hil da Tuteran, lanari lotutako desplazamenduan izandako auto istripuaren ondorioz. Astearte goizean jazo da bigarren lan heriotza, Idiazabalgo Urtsuaran auzoko pinudi batean.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 15a

Hastea hasi denetik bi lan heriotza zenbatu dira Euskal Herrian. Bata astelehenean, Tuteran. 26 urteko langile batek bizia galdu zuen errepidean, in itinere, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Astearte goizean, aldiz, 49 urteko basoko langile bat hil zen. Istripua Idiazabalgo Urtsuaran auzoan gertatu zen, goizeko 11:00ak aldera. Langilea pinudi batean ari zen lanean, enborrak garraiatzeko makina batekin, eta pinu bat erori zitzaion gainera.

LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, iaz basogintzako sei langile hil ziren.

Zenbaketa berari jarraiki, bi heriotza horiekin, 38 dira urtea hasi denetik Euskal Herrian lan istripuz hildako pertsonak.