argia.eus
INPRIMATU
Bi lagun atxilotu dituzte Mossoek Bartzelonan, jihadismoaren aurkako operazioan
  • Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.

Mikel Eizagirre 2020ko uztailaren 14a

Esquadra Mossoek bi pertsona atxilotu dituzte uztailaren 14 honetan, talde islamisten aurkako operazioan. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiak babestutako operazioa Bartzeloneta auzoan egiten ari dira, Ciutat Vella barrutian, zehazki.

Oraingoz, Generalitateko Poliziak jakitera eman duenez, 06:00tan hasi dira ustezko jihadisten aurkako miaketekin, eta "operazioaren helburu nagusiak" atxilotu dituzte. Mossoek informazio gehiago emango dute goizean zehar.

Ikerketaren gertuko iturriek La Vanguardia egunkariari azaldu diotenez, gutxienez bi etxebizitza miatu dituzte eta ehun bat agentek hartu dute parte operazioan.