argia.eus
INPRIMATU
Bi kazetari atxilotu ditu poliziak Euskal Jai gaztetxearen ospakizunen harira
  • Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen 20. urteurreneko jai egunean informazioa zabaldu zutela eta, bi kazetari atxilotu zituen atzo Espainiako Polizia Nazionalak. La Haine kontrainformazio webguneko eta Ekinklik argazkigile taldeko kideak dira etxe aurrean kalez jantzitako poliziek atzemandakoak. Hiru eta sei ordu komisaldegian eduki ostean, aske utzi dituzte.

Topatu.eus @topatu_eus 2014ko ekainaren 04a

Honen aurrean, Euskal Jai gaztetxearen ospakizunen antolatzaileek gogor salatu dute gertaera eta argi adierazi dute: “errepresioak ez du galaraziko Iruñerriko herri mugimenduak desio duen hondartza erdiesteko borroka”.

Prentsa oharra:

Gaur, ekainak 3, kalez jantzitako polizia nazionalek Euskal Jairen okupazioaren 20 urteurreneko ospakizunen inguruan informazioa zabaldu zuten bi kazetari atxilotu dituzte. Hiru eta sei ordu komisaldegian eman ondoren aske utzi dituzte. Horietako bat La Haine informazio proiektuko kidea da eta besteak argazkiak ateratzen ditu Ekinklik argazki ekintzaile taldearentzat eta alde zaharreko aldizkari batentzat.

Bi atxilotutakoei “allanamiento de propiedad de persona jurídica”delakoa leporatzen diete; izan ere, Euskal Jai suntsitu ondoren Aqua Vox eraiki zuten eta egun horretako ospakizunen karietara batukada erritmoan hamarnaka lagun sartu ziren eta bertan bainatu ziren.2 pertsona horiek informazio lan bat burutzeagatik atxilotuak izan direla nabarmendu nahi dugu eta gainera bere etxe atarian zeuden polizien eskutik, epaitegietatik agiria jaso beharrean.

Behin eta berriz mezularia atxilotzen dute jendarteak duen informazio librearen eskubidea zapuzteko. Errepresioak ez du galaraziko Iruñerriko herri mugimenduak desio duen hondartza erdiesteko borroka.

ARGIAn bideo honetan jaso genuen ospakizunen laburpena:

 

Topatu.info-ren jatorrizko artikulua hemen.