argia.eus
INPRIMATU
Bi auzipetu gehiago Osakidetzako lan eskaintza publikoko iruzurragatik
  • Epaileak auzipetu gisa deklaratzera deitu ditu neurokirurgia eta neurofisiologia adarretako lan eskaintza publikoaren azterketen arduradunak. Bi horiekin, dagoeneko hamairu kategoria dira ikerketa pean dauden medikuntza adarrak.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko abenduaren 18a
Irudia: Osakidetza

Tramitera onartu du Gasteizko Instrukzioko 2. epaitegiak ESKren salaketa, neurokirurgian eta neurofisiologia klinikoan izan diren ustezko filtrazioei buruzkoa. Inputatuak Basurtoko Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuko buru Jose Antonio Elexpuru eta Arabako ESIko Neurofisiologia Arloko arduradun mediku Eduvigis Alvarez dira.

Esk sindikatuak Osasun sailburu Nekane Murgari eskatu dio "irizpideari eusteko eta bi oposizio horiek kautelaz bertan behera uzteko", Zulueta epaileak ikertutako beste 11k bezalaxe. Jakinarazpen batean, Osakidetzak hain justu adierazi du hala egingo duela, "erabaki judiziala berresten bada".