argia.eus
INPRIMATU
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon
  • Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.

Uriola.eus @uriolaeus 2025eko otsailaren 07a
Eraso LGTBIfobikoen aurkako manifestazio baten artxiboko irudia. IƱigo Uriz, FOKU

Joan den ostiral gauean Bilboko Alde Zaharrean izandako eraso homofobo baten biktima izan zirela salatu dute bi gizonek Ertzaintzaren aurrean. Biak Gurutzetako Ospitalean artatu behar izan zituzten, eragin zizkieten lesioengatik.

Biek salaketa fisikoa aurkeztu zuten eta Ertzaintzak dagoeneko gertatutakoaren inguruko ikerketa abiatu du gertaerak argitzen saiatzeko.

Bilboko Udalak arbuiorik irmoena adierazi du eraso homofoboaren kontra, eta, aldi berean, babesa eta elkartasuna agertu nahi die erasoa jasan duen pertsonaren senideei, lagunei eta gertukoei. Gainera, bere konpromisoa agertu du, era horretako egitateak gure gizartetik erauzteko behar diren baliabide guztiak eskaintzeko eta herritar guztiei galdegiten die ez daitezela izan LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako ezein bortizkeriaren konplize.