73 urteko bi anaia dira hildakoak eta sutea Arteagagoitiko landetan gertatu zen, San Miguel auzoan, abuztuaren 23an, asteartez.
Bi anaiak sasiak erretzen ari ziren antza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari bada ere, ustez haiek piztutako suaren kontrola galdu zuten eta suak harrapatu zituen.
Astearte arratsaldean, 17:00ak aldera, suhiltzaileak sua itzaltzera bertaratu zirenean topatu zituzten gorpuak. Ondoren, osasun zerbitzuetako kideak iritsi ziren, heriotza egiaztatu zuten eta Bilboko Patologia Forentseko Zerbitzura eraman zituzten bertan autopsia egiteko.