argia.eus
INPRIMATU
Bi giza espezie gurutzatu ondoren jaiotako emakumearen aztarnak aurkitu dituzte
  • Duela 90.000 urte denisovar batek eta neanderthal batek izandako siberiar haur baten aztarnak dira Alemaniako ikertzaile taldeak aurkeztu dituenak.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko abuztuaren 24a
Aurkikuntza egin duen ikertzaile taldea. (Argazkia:Nature)

13 urteko emakumearen aztarnak 2012an Denisovako (Siberia) haitzuloan aurkitu zituen errusiar ikertzaile taldeak eta ondoren Leipzigera eraman zituzten azterketa genetikoa egiteko. Emaitzek erakusten dutenez, haurraren ama Europa mendebaldeko neanderthaletatik oso hurbil zegoen. Aita aldiz, denisobarra zen. Hala ere, gutxienez arbaso neanderthal bat zuen.

Ikerketa honek, begi-bistan utzi du, besteak beste, neanderthalek Eurasia mendebaldetik ekialdera migratu zutela desagertu baino askoz lehenago.

Alvaro Arrizabalaga arkeologoak dioenez, “harriduraz” hartzeko aurkikuntza da, oso zaila delako lehen belaunaldiko hezurrak aurkitzea.

Asier Gomez paleontologoak gaineratu du, mota honetako aurkikuntzek agerian uzten dutela giza espezieen arteko harremanak egon zirela.