Rubén Sánchez eta Cristina Fernándezek arrakasta itzela lortu dute Vimeo bideo zerbitzuan jarri zuten bideo batekin. Bertan, orain bi urte egin zuten bidaia kontatzen dute: Beijingdik (Txina) Ulaanbataar-era (Mongolia); eta ondoren Irkusk-etik (Siberia, Errusia) Moskura (Errusia). Dena trenetik grabatua. Lost in Bilbao eta Nick dut Nik saioen sortzaile izateagatik dira ezagun Sanchez eta Fernandez.