argia.eus
INPRIMATU
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu
  • Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 11

Asteroko dinamika jarraituz zenbait euskal preso politikoren lekualdatzeak iragarri ditu Espainiako Espetxe Erakundeen Idazkaritza Nagusiak. Bi euskal preso politiko Euskal Herriko espetxeetara ekarriko dituzte, eta beste bi Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara.

Raul Fuentes El Duesotik (Cantabria, 170 kilometrora) Martutenekora lekualdatuko dute eta bigarren gradura pasatzeko proposamena egin du El Duesoko Tratamendu Batzordeak.

2020ko azaroan atxilotu eta behin-behinean kartzelatu zuten Gaizka Astorkizaga, aldiz, Soto del Realetik (Madril) Basaurikora ekarriko dute.

Pedro Cano Castello I-etik (Herrialde Katalanak, 575 kilometrora) Logroñokora (170km) gerturatuko dute. Kartzelako Tratamendu Batzordeak proposatuta lehen gradutik bigarren gradura igaroko da bera ere.

Azkenik, Iruñeko espetxean dagoen Olga Comesi hirugarren gradua eman diote.