Joseba Zinkunegi eibartarra eta Iker Jausoro oñatiarra zendu ziren igandean Ezkaraiko eski estazioan (Errioxa). Ustez zapaldu gabeko elurrean irristatu eta amildu ziren. Zinkunegi, “Zinku”, Sortuko komunikazio arloan egindako lanarengatik ezaguna zen.
San Lorenzo mendiko iparraldeko aldea igotzen ari ziren. Pistetatik kanpo ibiltzen ari zirela, zapaldu gabeko elurrean irristatu eta erori ziren. Ezkaraiko estazioan gelditu ziren. Eskiatzaileek ikusi zituzten eta abisua eman zuten. Zinkunegi unean bertan hil zen eta medikuek Jaursoro egonkortzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. 14:00etan izan zen ezbeharra.
Zinkunegi zein Jausoro mendizaleak ziren. Baina lehena ezaguna zen EHAK eta Sortu alderdietan komunikazio lanetan ibiltzeagatik. Segurako sumarioaren barruan izan zen epaitua eta bi urte igaro zituen espetxean. Dolumin mezuek sare sozialak bete dituzte.
Hitzez ezin dugu eskertu emandako guztia. Besarkada bana senideei eta lagunei. Adiorik ez, Zinku. pic.twitter.com/H5NlOGuvQW
— EH Bildu (@ehbildu) 2017(e)ko otsailak 26
Albisteak gogor jo arren, aurrera egingo dugu, garaipenerate! Muxu bat senide eta hurbilekoei. Ez adiorik, Zinku!
— Sortu Eibar (@SortuEibar) 2017(e)ko otsailak 26
#AgurEtaOhore pic.twitter.com/LaUogSJfxO
Askotan izan dira mendiak gure babesleku. Oraingoan aldiz zorritxarra ekarri digu. Ez zaitugu ahaztuko Zinku. irabazi arte! ✊🏻🌹 pic.twitter.com/13OBuH134k
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 2017(e)ko otsailak 26
Arnasa mozten diguten momentu horietako bat... #AgurEtaOhore https://t.co/hERvM2DgKi
— Onintza Enbeita (@onintzaenbeita) 2017(e)ko otsailak 26
Eta orain zer egingo dugu, Zinku, zure irribarrerik gabe... #AdiorikEzLagun
— joseba permach (@jpermach) 2017(e)ko otsailak 26
Shocka eta amorrua, ezin sinetsi... Egun handirarte Zinku! ✊ 🌹 https://t.co/EQJnYWxGYt
— Pernando Barrena (@pernandobarrena) 2017(e)ko otsailak 26