argia.eus
INPRIMATU
Bi euroko deskontua izango dute hainbat euskal filmek zinemetan otsailaren 24tik aurrera
  • Irati filmaren estreinaldiarekin hasiko dute kanpaina, eta Euskadiko Zine Aretoen Elkarteko 79 aretotan jarriko dute martxan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.

Irati Irazusta Jauregi 2023ko otsailaren 24a

Bi euroko deskontua izango dute sarrerako prezioan hainbat euskal filmek EAEn, otsailaren 24tik aurrera. "Bidaiariak zinera!" kanpainan parte hartu duten filmei aplikatuko zaie deskontua. "Irati" filmaren estreinaldiarekin hasiko dute kanpaina, eta Euskadiko Zine Aretoen Elkartearen parte diren 79 aretotan egongo da martxan.

Ekimenaren zazpigarren edizioa da honakoa, eta aurten euskal zinema izango du protagonista. EZAEren eta Zineuskadiren artean eraman dute aurrera kanpaina, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du.