argia.eus
INPRIMATU
Bi etxe kaleratze geldiarazi nahi dituzte Berriozarren
  • Berriozarko bi familia etxerik gabe gelditzeko arriskuan direla salatzen ari da herri horretako Etxe Kaleratzeen Aurkako Plataforma. Bihar elkarretaratzea eginen dute Iruñeko Karlos III. Etorbidean 13:30ean eta 19:00etan.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko ekainaren 03a
Argazkia: Euskalerria Irratia.

   Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.   

Lehen protesta Caixabank bankuetxeak Iruñeko Karlos III. Etorbidean duen egoitzaren parean eginen du Berriozarko Hipotekek Kalteturikoen Plataformak. Entitate horrekin dute bi familiek hipoteka eta mehatxua jaso dute etxetik kanporatuko dituztela. Mikelen eta Aurelioren familiak daude egoera horretan. Plataformak eskatzen duena da, alokairu sozialean bizitzeko aukera eman diezaietela eta ez ditzatela kalean utzi. Bigarren protesta Karlos III. Etorbidean berean izanen da baina Nafarroako Gobernuaren Jauregiaren parean. Lehena eguerdian, 13:30ean eta bigarrena 19:00etan.