Zarikiegi (Nafarroa) parean gertatu da, eta Foruzaingoak ikerketa abiatu du.
Bi emakumezko erromes Done Jakue bidea oinez egiten ari ziren eta bizikletaz zihoan gizonezko batek ukituak egin zizkiela salatu zuten.
112 telefonora deitu zuten eta Foruzaingoaren patruila bat Deierrin dagoen Lorka herrira joan zen. Nafarroako polizia autonomikoak ikerketa jarri du martxan eta salaketa argitzeko datuen bila ari da.