argia.eus
INPRIMATU
Bi eraso sexista salatu dituzte 40 Minutu Rock-en
  • Antolakuntzak berak salatu duenez sare sozialetan, larunbatean Durangon bi sexu eraso salatu zituzten. Durangoko Plataforma Feministak kontzentrazioa deitu dute gaur otsailak 27 20:00etan Andra Marin eta antolakuntzatik ere bertan parte hartzeko dei egin dute.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 27a
Elkarretaratzea deituz egin duten kartela.

Ondorengoa adierazi dute sare sozialen bidez:

"40 minutu rock jaialdiaren testuinguruan bi eraso sexista salatu ziren larunbatean. Jai gunean bertan giro ona egon zen arren, inguruan eman ziren gertakariak. Milaka pertsona jai giroan elkartzen diren espazio hauetan eraso sexistak aurreikustearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Honek suposatzen duen protokoloaren aurrelanketarekin batera. Emakumez osatutako brigada feministak antolatu ditugu ingurua zaintzeko, egun osoan zehar gaueko ordu txikietara arte. Erasoak salatzeko telefonoa ere 24 orduz egon da gure gain. Erasoen prebentzio eta salaketarako neurriak hartu genituen arren, protokoloa zabalduz, salaketarako telefonoa erabiltzeko deialdia luzatuz eta brigada feministak antolatuz, arazoa errotikoa dela ulertzen dugu. 40 minutu rockeko antolatzaileok, gaur, asteartea 20:00etan Durangoko Plataforma Feministak deitutako mobilizazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu".