argia.eus
INPRIMATU
Bi eraso matxista eman dira asteburuan, Barakaldo eta Bilbon
  • Sexu erasoak izan dira biak. Kasu batean zein bestean, erasoa jasan duen emakumeak salaketa jarri du.

ARGIA @argia 2018ko urriaren 22a
Barakaldoko erasoa salatzeko elkarretaratzea (Argazkia: Ecuador Etxea)

Ostiralean gertatu zen erasootako bat, Barakaldoko taberna batean. Ertzaintzak eta Udalak jakinarazi dutenez, emakumeak salatu egin du gertakaria. Naizen arabera 200 pertsona inguru batu ziren erasoa gaitzetsi asmoz mugimendu feministak igandean deitutako elkarretaratzean. Udalak ere bat egin zuen deialdiarekin.

Bilboko erasoa larunbat goizaldean jazo zen. Europa Pressek publiko egindako informazioaren arabera, erasoa pairatu duen emakumeak salaketa jarri zuen Bilboko Udaltzaingoan. Udaltzaingoak gizona atxilotu du.

Erasoa gaitzesteko, bi elkarretaratze egin dituzte Zornotzan, erasoa pairatu duen emakumearen herrian. Bata larunbatean Udalak deituta, eta bestea igandean Zornotzako Talde Feministak deituta.