argia.eus
INPRIMATU
Bi ekintza ari da lantzen uztailean egiteko Buruntzaldea Zutik
  • Bi astez behin asanblada, eta bi astez behin ekintza zuzen bat. Asteroko martxari eusten dio Buruntzaldea Zutikek.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2016ko uztailaren 22a
Usurbilen uztailaren 19an egin zuten Buruntzaldeko asanblada.

Uztailaren 12an Urbil merkatal gune handian aritu ziren erraustegiari buruzko informazioa ematen.

Uztailaren 19an, berriz, asanblada egin zuten Usurbilen. Opor betean eta eguraldi onegia zegoen egunean, 23 lagun bildu ziren, Hernani, Usurbil eta Zubietako herritarrak. Asanblada horretan egin zuten Urbileko ekintzaren balorazioa, eta hurrengo bi ekintza erabaki zituzten: haietako bat, U28ko GHKren batzarraren aurreko mobilizazioan parte hartzea.

Hurrengo asanblada abuztuaren 2an egingo dute (lekua oraindik zehazteke).