argia.eus
INPRIMATU
Bi atxilotu Iruñean, indarkeria matxistagatik
  • Iruñeko udaltzaingoak jakinarazi duenez, bi gizon atxilotu dituzte Iruñean, indarkeria matxista leporatuta; zehazki, “familia barruko tratu txarrak” egotzita.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 14a

Horrez gain, udaltzainek jakinarazi dute Aste Santuko jai egunetan egin dituzten kontroletan 1.070 ibilgailu atzeman dituztela eta 301 herritarri isuna jartzea ebatzi dutela, osasun larrialdian ezarritako mugikortasun debekua urratu dutela iritzita. Horietako zazpiren aurka bide judiziala abiatu dute, debekua behin baino gehiagotan urratzeagatik.