argia.eus
INPRIMATU
Bi atxilotu eta sei identifikatu Tubacexeko langileen mobilizazioan
  • Kaleratzeen aurka greba mugagabean diren Tubacexeko langileek eserialdia egin dute astearte goizean Laudioko fabrikaren aurrean, sarrera blokeatuz. Ertzaintzak kargatu egin du eta bi lagun atxilotu eta sei identifikatu dituzte.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 23a
@maddisasi

“Eskirolik ez!” gisako oihuak entzun dira astearte goizean, Tubacexeko langileek antolatu duten piketean. Ehunka lagun bildu dira, fabrikarako sarrera oztopatuz. Ertzainek banan-banan atera dituzte eta istiluak izan dira. Ertzaintzaren arabera, bi lagun atxilotu dituzte “autoritatearen aurka aritzeagatik” eta Segurtasun iturrien arabera sei pertsona identifikatu dituzte.

Duela bi aste Tubacexeko zuzendaritzak iragarri zuen 150 langile kaleratu eta gainerakoak aldi baterako erregulazioan sartuko dituztela Laudio eta Amurrioko lantegietan.