argia.eus
INPRIMATU
Frantziako presidentzialak
Bigarren itzulia jokatzeke eta jada Macron presidente?
  • Bi aste behar dira bigarren itzulirako eta Macron ageri da Frantziako presidente. Fillon, Hamon, Valls, Juppé, Cazeneve lehen ministroak deitu dute jada Le Peni “baraje” egitera.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2017ko apirilaren 23a

PSko sektore guztiek Macron bozkatzera deitu dute bigarren itzulian. Les Républicains alderdia ere ildo berean agertu da: Fillon eta Juppé Macronen alde mintzo dira eta Le Penen aurka, tinko, zalantzarik gabe. Mélenchon ez da mintzatu oraindik, ez du bigarren itzulira pasatzeko itxaropena galdu, antza. Erran duenez, 24:00ak arte itxaron nahi du, barne ministroak datu errealak eman arte. Berak ere Macronen alde bozkatzera deituko ote du? Ez Mélenchon ez Hamon, ezkerra non?

Estimazioen arabera, Macronek bozen %23,8 jasoko luke. Le Penek %21,7. Gainerako hiru hautagai nagusiek: Fillonek %19,5. Mélenchonek %19,5. Hamonek ez du bozen %7 gainditu. Iragarritako kronika betetzen ari da.

Marine Le Pen orain gutxi mintzatu da eta baieztatu daiteke bera izanen dela bigarren itzulian. Diskurtso ezaguna egin du: Frantziarekiko fiertasuna. Mundializazio basaren aurka, etorkin masiboa eta terrorismoaren kontra... Batasun nazionala egitera deitu du. Bera omen da Frantziaren salbatzailea.

Gainerako beste sei hautagaiek, Nicolas Dupont-Aignan, Jean Lassalle,  Philippe Poutou, Nathalie Arthaud, François Asselineau eta Jacques Cheminadek %1 eta %5 arteko bozen heina jaso dute. Inkestek ez dute huts egin, antza.

Nicolas Dupont-Aignan eskuin muturreko hautagaiak bozen %5 erdietsi du, ez du ordea erran Len Pen sostengatuko duenetz, bigarren itzulian.

 

 

 

 

,