22 urteko laudioarra Barakaldoko Gurutzeta eta Llano auzoen artean bizi da, errepidearen azpian, bitarteko ekonomikorik gabe. Ezezagunak birritan saiatu dira erretzen haren bizilekua.
Jatorriz Laudiokoa den gaztea Barakaldon bizi da, errepidearen azpian. Bertan bizi beharko du hiru hilabeteko errolda izan arte. Orduan, bazterketa soziala ekiditeko diru-laguntzak jasotzeko aukera izango du.
Barakaldo eta inguruko herritar ugariren babesa jaso du laudioarrak, hiru hilabete horiek ahalik eta hoberen igaro ditzan –metalezko atea jarri diote, besteak beste–. Hala ere, ezezagunek birritan erre dituzte bere gauzak.
Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra