argia.eus
INPRIMATU
Bi adingabe atxilotu dituzte Basusarrin gertatutako sexu erasoaren harira
  • Larunbat gauean egin zioten eraso emakume adingabe bati, Basusarriko festetan. Frantziako poliziak bi adingabe atxilotu ditu, Sud-Ouest agerkariak jakinarazi duenez.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 24a

Gertatutakoa salatzeko ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute astelehenean Basusarrin, Isiltasunik ez! lelopean.

Larunbatetik iganderako gauean emakumeak telefonoz dei egin zion Poliziari, erasoa jasan zuela esanez.