argia.eus
INPRIMATU
“Arriba España” esanez, Betiseko jarraitzaile batek pertsona bati eraso dio Bilbon
  • Gaur, osteguna, Athletic-Betis partiduaren egunean, Sevillako Betis taldeko jarraitzaile batek eraso egin dio Bilboko Plaza Berrian kafea hartzen ari zen lagun bati, "Arriba España" eta "proetarra nazkagarria" esaten ari zela.

Axier Lopez @axierL 2017ko apirilaren 27a

Erasotzailearen lagun batek grabatutako bideo hau zabaltzen ari da sarean. Supporters Gol Sur ultra taldeko kideak direla salatu dute zenbait kontu antifaxistak sarean. Azaroan Betiseko talde ultra horretako kide bat atxilotu zuten eraso homofobo batengatik.

Bideoa Betiseko Clara Sanz jarraitzale batek igo du sarera, jarraitzaleen talde batetik jaso duela adierazi du bideoa salatzearekin batera.

Bideoa igo eta berehala Sevillako talde ultraeskuindarren mehatxuak jaso ditu, bideoan agertzen direnentzat kaltegarria izango delakoan.

 

Bideoan barrez agertzen den erasotzailearen lagunetako bat identifikatu dute sarean:

Sevillako eta Betiseko jarraitzaile eta talde askoren mezuak ugaltzen ari dira erasoa salatzeko.