Beti ikasten da zerbait

  • Bastidan, urriaren 28an, jokatu zen lehen finalaurrekoaren kronika. Sailkapena: Sustrai Colina (705,5 puntu), Igor Elortza (703), Agin Laburu (690), Jon Martin (671), Jone Uria (699), Nahikari Gabilondo (600).


2017ko urriaren 31n - 18:56

Ez dakit BTNko gastro-tourraren ondorio izan zen, alegia, Bastida ezagutu eta bertan hartutako babarrun eta txuletilen asekada, edo etxetik nekarren hagineko mina (gerora belarri eta burura zabaldu zena), kontuak-kontu, muturren aurrean joan zitzaidala saioa eta ni ohartu gabe, txikikeriei so.

Total, hala kontuak: Sustrai Colina lehenengo, diskurtsiboki pare bat gauzekin zur eta lur utzi  baninduen ere, ezin esan borobil ibili ez zenik; zortziko txikian zamalari gisan bertsolariaren erantzuteko gaitasun hori zer den gogorarazi zigun eta puntu-erantzunetan ere aise aritu zen.

Atzetik, bi puntu eta erdira, Igor Elortza izan genuen; nire ustetan saio txukun eta orekatuena hark egin zuen, eta behingoagatik puntu-erantzunen ariketa zertarako existitzen den gogorarazi zidan; ederra. Aipatzekoa bestalde, kartzelakoan hartutako bidea ere, kaleratutako langile baten bengantza hain zuzen; gauza batzuk gustazoa ematen dute.

Segidan Agin Laburu, publikoak maite duen bertsolaria dudarik gabe, eta esan nahi zituenak esanda etxeratu zena, ase bezala.

Atzetik Jon Martin. Pausa. Bati baina gehiagori entzun nion “ni ez naiz inoiz bereziki Jon Martinen zalea izan, baina gaur…”, larunbatean ezkutatuegi pasa zen zerbait ez ote zuen egin Martinek. Batetik egotzi ohi zaion dramatismo eta sentiberatasunetik at ikusi nuen hainbatetan (seiko motzean, adibidez) eta bertsolaritza hegemonikoan hain ohikoa eta erosoa ez den papera defendatu zuen saio osoan zehar, hots, gizon homosexualaren papera; ondo defendatua ere.

Atzetik Jone Uria, honek ere zain eduki ninduen, orokorrean ondo, zuzen, baina seiko motzera arte edo despuntatu gabe agian. Eta azkenik Nahikari Gabilondo, kostata ibili zena, eztarriko arazoak medio, baina txapelketa dotore agurtu zuena.

Eta zer gehiago esan, ni nahiko groogi harrapatu ninduela egunak, eta saioak goia jo ez zuen arren, ez ezazue pentsa gauza berriak ikasteko parada izan ez genuenik (nik behintzat). Ikasi nituen nobedade asko, esaterako: gizona izan eta kamiseta arrosa eramateak gei (sic.) edo gay egiten zaituela (baina ez dugula hori nahi), eta hori bera graziosoa dela erabat, eta puntuagarria eta ez penalizagarria (ona, e?); era berean, horrekin barrez lehertzen den publikoak berdin-berdin txalotzen duela gay baten ezinezko maitasun istorioa (politikoki zuzentasunean ondo ikasiak garela, alegia); andreari txortan gutxi egiten dizula egoztea ere oso graziosoa dela, dirudienez, erabat umore berritzaile eta freskoa; ikasi dut, (nahiz susmoa banuen lehenagotik) gurasotasuna, bere horretan, leit motiv bat izan daitekeela, eta azkenik, zaintzak ez direla ofizio, bokazio baizik.

 

Beraz, saioaz ez banuen ezertxo ere harrapatu, mea culpa, baina eskerrak “gaur ez dugu(n) goia jo/baina hurrengoan bai”, izan ere, nahikoa irakaspen izan nuen egun baterako-eta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari txapelketa 2017
2017-12-22 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!

Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako... [+]


Beltza nagusi

Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun... [+]


2017-12-18 | Dani Blanco
Finaleko argazki galeria

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.


2017-12-18 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]


2017-12-18 | Kepa Matxain
Azken erromesaldia

Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]


Oholtzako zirrikituak

Susmatzen genuen, baina aurtengo Txapelketa Nagusiak baieztatu digu: bertsoak eztabaidarako ematen du. Irailean banatu genuen pastela, Kattalin Minerrentzat kroniken erdiak, Kepa Matxainentzako beste erdiak. Geroztik bakoitza bere kasa ibili da, eta, orain, finalaren atarian,... [+]


2017-12-14 | Kattalin Miner
Amets Arzallus Antia
“Finalerako sorpresa bat bera ere ez egotea izan da sorpresa”

Abenduaren 17an BECen ikusiko dugu zein izango den hurrengo lau urtez Euskal Herriko txapeldun. Gaur gaurkoz, Amets Arzallus da txapeldun nagusia: 30 urterekin jantzi zuen lehena eta bigarrenaren bila joko du igandean. BECen kantatu duen hiru finaletan gailurra zanpatu du:... [+]


2017-12-11 | ARGIA
BECeko finalerako sarreren irabazleak zozkatu ditugu

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.


2017-12-04 | ARGIA
ZOZKETA | Bertso Txapelketako finalerako bi sarrera bikoitz

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.


2017-12-04 | Estitxu Eizagirre
BECera begira: Zortzi finalistak, finaleko lanak eta gonbidatu bereziak

Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo... [+]


2017-12-04 | Kepa Matxain
Beste kristal puska batzuk

Abenduaren 2an Iruñean jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Sailkapenak hau zioen: Aitor Sarriegi (698,5 puntu), Aitor mendiluze (696,5), Unai Agirre (696), Miren Amuriza (652), Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).


Eguneraketa berriak daude