24 urteko ibilbidearen ostean, agur esango die Betagarrik eskenatokiei Hatortxu Rock festibalean.
Uztailaren 28an, ostiralarekin, 21:15ean joko duen kontzertua izango da Betagarri eskenatoki baten gainean ikusteko azken aukera.
Gasteizko taldearekin batera oholtza gainean izango dira Obrint Pas talde katalaneko Xavi Sarrià eta Miquel Gironès.
Mezu hau igorri dute taldekideek agurraren berri emateko:
Kaixo lagunok
Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte.
"Esker hitzak baino ez ditugu", adierazi dute Hatortxu Rock jaialdiko antolatzaileek, gogora ekarriz azken urteetan eskenatoki gainean eta haietatik kanpo Betagarrik erakutsi duen elkartasuna. "Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako bidean".