argia.eus
INPRIMATU
Bestelako mundu posible bihurtuko da urriaren 5ean Zokoako portuan
  • Bizi! mugimenduak antolatuta, Alternatiba eguna ospatuko dute urriaren 5ean Zokoako portuan, Ziburun. Kontsumo adimentsua bultzatzea izango da egun honen xedea, eta hainbat hitzaldi eta tailer prestatu dituzte horretarako. Antolatzaileek festa herrikoi hau baliatu nahi dute krisi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko.

Nerea Ibarzabal Salegi 2014ko urriaren 01a
Birziklapena, energia berriztatzaileak eta bertako produktuak kontsumitzea bultzatu nahi dute.

Mailegu ekologikoa indartu nahi dute, horretarako birziklapena, energia berriztatzaileak edota bertako produktuak kontsumitzea bultzatuz, besteak beste. Etxeko garbiketa produktuak egiten ikasteko aukera egongo da, baita josteko eta sendabelarrak erabiltzeko tailerrak ere.

Ekintzak portuan egingo direla baliatuz, arrantzale eta patroien hitzaldiak izango dira, eta tokiko arrainak ezagutu eta prestatu ahalko dituzte gerturatzen direnek.

Haur eta nagusientzako egitaraua eskaintzen du Alternatiba egunak, eta larunbatean ere hitzaldi bat izango da “Nola salbatu klima?” izenburupean, Geneviève Azam, Pierre Larrouturou, Jade Lindgaard eta Amaia Muñoaren eskutik.

Alternatiba egunaren egitarau osoa Alternatiba.eu webgunean aurkituko duzue.