argia.eus
INPRIMATU
Bestelako Europa aldarrikatuko dute Europako Banku Zentralaren atarian
  • Martxoaren 18an bat egingo dute Europako hainbat herrialdetako mugimendu sozialetako kideek, ekintzailek, etorkinek eta industria langilek. Europako Banku Zentralak(EBZ) Frankfurt hirian irekiko duen egoitza berriaren inaugurazio ekitaldian protesta egiteko asmoa dute Blockupy ekimenaren bitartez.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 13a
Europako Banku Zentralak(EBZ) Frankfurt hirian irekiko duen egoitza berriaren inaugurazio ekitaldian protesta egingo dute. (Argazkia: Reuters/Kai Pfaffenbach).

“Bestelako Europa, kapitalaren zerbitzura ez dagoena, moneta-politika eskubide sozialak eta demokrazia zapaltzeko erabiltzen ez duena” aldarrikatu nahi dute ekintzaren bidez. Mobilizazioarekin erantzukizunez jokatzeko eskatu nahi diete Europar Batasuneko erakundeei eta EBZari.

Deialdian zabaldu dutenez, “Europa guretzat elkartasunean oinarritu beharko litzateke. Horrekin batera, gutxieneko errenta europarra, ongizate unibertsala, baldintzarik gabeko bizileku baimena etorkinentzat eta trantsizio ekologikoa ezinbestekoak dira”. Europa osotik autobus bidaiak antolatzen ari dira egunean bertan Frankfurtera joan ahal izateko.