Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.
Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiken sailak sei euskal preso politikoren lekualdatzea koordinatu dute. Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Iñigo Guridi Lasa, Fermin Vila Mitxelena, eta Iñigo Zapirain Romano EAEko espetxeetara hurbilduko dituzte. Zazpigarrena, Alberto Viedma Morillas, aldiz, Iruñeko espetxera lekualdatuko dute.