argia.eus
INPRIMATU
Beste urte batez, munduko hainbat txokotara brigadak antolatu dituzte Askapenako kideek
Topatu.eus @topatu_eus 2019ko urtarrilaren 24a

“Jakitun gara gainerako herriei egin diezazkiegun ekarpen iraultzailerik handiena gure herriaren askatasuna eskuratzea dugula. Eta zerumugan norabide hori dugula garatzen dugu gure praktika internazionalista: joan-etorrikoa, herritik herrira, berdintasunean oinarritua”, azaldu dute eta aurtengo kanpainaren berri eman dute Askapenako kideek.

Berrikuntza “garrantzitsu” aurkeztu dituzte udaberriko brigadak. Paris eta Herrialde Katalanetara egingo dituzte udaberriko brigada hauek, apirila amaieran: “Estatu frantziarrean garatzen ari diren borrokak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu Parisko brigadan eta Herrialde Katalanetan aldiz, bizitzen ari diren ukazio egoera eta “proces” deituriko bide orriaren mugak ere lehen eskutik ezagutzeko aukera izango da”. Bestetik, aurreko urteetako analisiari jarraituz, brigadak hiru eremu geografikotan kokatuko dituzte: Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Europa.

BRIGADEN AZALPENAK

• Latinoamerikak inperialismoaren eraso bortitza bizi du egun, eta herri langileen erresistentzia borrokak, zein prozesu iraultzaileen nolakotasunak ezagutuko dituzte ondorengo herrietan: Argentina-Uruguai, Brasil, Venezuela, Mexiko eta Bolivian.

• Ekialde Hurbileko brigadei dagokionean Palestinan zein Libanon inperialismoaren aurkako herri erresistentziak, askapen borrokak, okupazio militarra edota errefuxiatuen egoera ezagutuko dituzte.

• Azkenik, Europan, Grezia eta Sardiniara antolatuko dituzte brigadak, periferiako herriek bizi duten egoera lantzeko, ezkerreko mugimenduen errealitate eta borrokak zein nazio zapalduen askapen prozesuak ezagutzearekin batera.

 

>>> Albiste hau Topatu.eus webgunetik ekarri dugu gurera, CC-By-SA lizentziari esker.