Beste kristal puska batzuk

  • Abenduaren 2an Iruñean jokatu zen finalaurrekoaren kronika. Sailkapenak hau zioen: Aitor Sarriegi (698,5 puntu), Aitor mendiluze (696,5), Unai Agirre (696), Miren Amuriza (652), Alaia Martin (649,5) eta Oihana Iguaran (646).


2017ko abenduaren 04an - 10:08

Kristalezko sabaiarena ahoz aho zebilelarik, establishmenta defendatu behar duenaren posizio deserosoa egokitu zitzaidala uste nuen, zertarako disimula, poztu ninduelako finalean Unai Agirre sartu izanak. Egia da: Maialen Lujanbiok jarraitzen du ukiezinen arteko emakume bakar, gizonen lurraldeko pieza anekdotiko, legea baieztatzen duen salbuespen. Finalerdietan bazen aparra, baina azken iragazketan denak etxera. Teoria sinplistetan erori gabe, badago zer berraztertua –hasteko eta behin, zergatik diren hogei epailetik bost bakarrik emakumeak–.

Poz irrazionala arrazoietara ekartzen saiatzen ari nintzela, otu zitzaidan Agirre bera ez dela establishmentaren galtzetan ondo kabitzen, ez duelako Post-Egaña aroan altu puntuatu izan denaren kanona errepresentatzen. Alegia, badirela kristal gehiago ere sabai horretan, eta hautsi dela horietako bat –ez finena, gainera– Agirre finalera pasatuta.

Debateak gainditu baino transformatu egiten dira, eta txapelketa honetan zehar han-hemen esan-idatzi direnak errepasatzea aski da konturatzeko oraindik ere bizi-bizirik jarraitzen duela aspaldiko tentsio batek, bertsoa ulertzeko bi modu kasik antagonikoren arteko dialektikak –esan gabe doa mila modu daudela bertsoak ulertzeko, baina ez diezaiegun muzin egin dikotomien etekinei–. Sinplifika daiteke horrela: ahozko hizkera zaleak vs kantura eramandako hizkuntza idatziaren zaleak. Kantaeran gorpuzten da tentsio hori garbien, baina ez da afera linguistiko hutsa, ezpada kontrakoa: erro-erroko apustu estetiko –eta hortaz, dena bezala, politiko– baten erakusgarri da kantaera. Bakoitzak bertsoa nola bizi duen, bertsoa zertarako erabiltzen duen, zer duen ontzat, zer txartzat… dena ukitzen du kantaeraren aferak. Eta ez da kasualitatea Agin Laburuk, Agirreren bertsokeratik hain gertu dagoen batek, Zautela saioan aipatzea ari garela “jendea aspertu dezakeen bertso molde bat egiten”, ikusten duela arriskua “mezua teknikaren zerbitzura jartzeko” eta “bertsoa zelofan hutsean gelditzeko”. Ez da kasualitatea hori esatea ahozkotasunera lotuen jarraitzen duen bertso moldean aritzen den batek. Azken urte luzeotan altu puntuatu den estiloa beste bat izan delako: transzendentzia-zaleagoa, finagoa, lirikoagoa (ez esateagatik, sarri asko, purpura-goa) –gisa berean, puntuak lodi jaso izan dituen beste bertso mota bat da egoki jositakoa, egoki errimatua, baina bale egiten tematurik, distirarik gabekoa–. Kasik ematen zuen kantaera horretatik kanpo ezin zela goi-bertsolaritza egin, eta ahozkotasuneko elementuak erabiltzen dituen bertsokera horrek plazan edo tabernan zeukala bere tokia. Edo, tira, txapelketan ere bai, baina finalerdien langa sekula gainditu gabe.

Behingoz, puntuak eman zaizkio aspaldian azpi samarretik baloratu den bertsokera bati, frogatuz kalitatearen zakuan beste ahots batzuentzat ere tokia dagoela –eta segi beza zabaltzen–. Baina Agirre finalera pasatzeaz poztu banaiz, batez ere izan da kantaera horrekin lotzen ditudalako sarri bertsoetan gehientsuen estimatzen ditudan ezaugarriak –ateraldi espontaneoa, erantzun zuzena, ideia bizia–, eta kosta ala kosta horien alde egitea ateratzen zaidalako. Kausa hutsala, ezdeusa, ttattarra munduko injustizia guztien aldean, baina zer egingo diogu, horixe da batzuek sutsuki bizi dugun gerra txikia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolari txapelketa 2017
2017-12-22 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Oraindik BECekoa liseritu baino, irentsi beharrean nago. Zer nolako finala eman digun zortzikoteak! Hasi eta buka. Bejondeizuela eta eskerrik asko, egun paregabea biziarazi diguzue!

Beraz bai, pozik nago, oso pozik txapelketak utzitako gazi-gozoak kendu ditudalako... [+]


Beltza nagusi

Begirazun zorrotzez ebaki zuen hitz bakoitza Maialen Lujanbiok, eta larrurik beltzenei jarri zien ahotsa euskal plaza entzutetsuenean: amabakarra, prostituta, yonkia izatea hautatu zuen eta subjektu hauen bizitzetara eraman gintuen, erru, erruki zein epai moraletatik urrun... [+]


2017-12-18 | Dani Blanco
Finaleko argazki galeria

Abenduaren 17an Barakaldoko BECen jokatu zen finala, Dani Blancoren iruditan.


2017-12-18 | Kattalin Miner
Bazterren aroa, behingoz

Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]


2017-12-18 | Kepa Matxain
Azken erromesaldia

Abenduaren 17an BECen jokatu zen Txapelketa Nagusiko finalaren kronika. Sailkapen taulak hau esan zuen: Maialen Lujanbio txapeldun 1.756 punturekin. Aitor Mendiluze bigarren, buruz burukoa Lujanbiorekin eginda, 1.680,5 punturekin. Hirugarren Sustrai Colina 1.137,5 punturekin... [+]


Oholtzako zirrikituak

Susmatzen genuen, baina aurtengo Txapelketa Nagusiak baieztatu digu: bertsoak eztabaidarako ematen du. Irailean banatu genuen pastela, Kattalin Minerrentzat kroniken erdiak, Kepa Matxainentzako beste erdiak. Geroztik bakoitza bere kasa ibili da, eta, orain, finalaren atarian,... [+]


2017-12-14 | Kattalin Miner
Amets Arzallus Antia
“Finalerako sorpresa bat bera ere ez egotea izan da sorpresa”

Abenduaren 17an BECen ikusiko dugu zein izango den hurrengo lau urtez Euskal Herriko txapeldun. Gaur gaurkoz, Amets Arzallus da txapeldun nagusia: 30 urterekin jantzi zuen lehena eta bigarrenaren bila joko du igandean. BECen kantatu duen hiru finaletan gailurra zanpatu du:... [+]


2017-12-11 | ARGIA
BECeko finalerako sarreren irabazleak zozkatu ditugu

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatu ditugu ARGIA JENDEAren artean. Ondarroa eta Iturenera joan dira sarrerak.


2017-12-04 | ARGIA
ZOZKETA | Bertso Txapelketako finalerako bi sarrera bikoitz

Barakaldoko BECerako lau sarrera zozkatuko ditugu ARGIA JENDEAren artean. Bi sarrera bikoitz izango dira.


2017-12-04 | Estitxu Eizagirre
BECera begira: Zortzi finalistak, finaleko lanak eta gonbidatu bereziak

Abenduaren 17an 11:00etan hasiko da Txapelketa Nagusiko Finala. Zortzi bertsolariak erabakita daude: Unai Agirre izango da finaleko aurpegi berria eta Maialen Lujanbio beteranoena, seigarren aldiz jokatuko baitu. Orain arte txapelketan entzun ez dugun Amets Arzallus egungo... [+]


Eguneraketa berriak daude