2022a hasi denetik Mexikon erail duten hamabosgarren kazetaria da Freddy Román. Astelehen arratsaldean tirokatu dute bere etxetik ateratzen ari zela, bi erasotzailek, motozikleta batetik.
Guerrero estatuko hiriburu den Chilpancingo de los Bravo hirian akatu dute kazetaria. Aurten exekutatu duten hamabosgarren kazetaria da eta prentsa hedabide batean lan egiten zutenen arteko hemeretzigarrena. Freddy Román bertako astekari bateko zuzendaria zen eta 30 urteko esperientzia zuen komunikabideen munduan. Bere etxetik kotxez irteten ari zela motozikleta batetik tirokatu dute bi erasotzailek eta hil egin dute.
Guerrero estatuko Fiskaltza Nagusiak ikerketa hasi du erasotzaileak aurkitzeko; honakoa adierazi dute Facebooken: “Fiskaltzak ikerketa- eta jarraipen-lanak egiten ari da gertakariak argitzeko, hainbat delituren erantzuleei legea aplika dakien”.
Eraila izan baino ordu gutxi batzuk lehenago argitaratu zuen Facebooken bere azken zutabea: “Crimen de Estado sin culpar al jefe”. Bertan, Ayotzinapako Auziaren Egia bilatzen duen Batzordeak egindako txostena aztertu zuen modu kritikoan. Ayotzinapako sarraskia 2014an izan zen eta 43 ikasle bahitu, torturatu eta erail zituzten.
Reportan la ejecución en Chilpancingo del periodista Freddy Román Roman, director de un semanario en el estado de Guerrero y un periodista de amplia trayectoria Informativa.
Condenamos ola de asesinatos a colegas y exigimos a las autoridades justicia. pic.twitter.com/05R6PsczGj
— Periodistas Desplazados México (@PDesplazadosMX) August 22, 2022