Kontxako Banderaren bigarren igandean egingo den manifestaziorako deia egin du Sara Izarrekin plataformak. “Bizi nahi dut” lelopean abiatuko dira Bulebarretik, irailaren 8an, 13:30ean.
Joan den ekainean epaileak erabaki zuen Sara Majarenasen eta haren alabaren erasotzaileak libre jarraituko zuela. Majarenasek “salbuespenezko” egoera bat bizi duela salatu zuten orduan. Majarenasen eta bere alabaren aldeko babes ekimena izango da datorren asteko manifestazioa eta “justizia patriarkalak” emakumeak bakarrik uzten dituela salatuko dute.
(in) justizia patrialkal honek Emakumeak bakarrik uzten gaituelako. Beste justizia eredu bat behar dugulako. Emakumeak arriskuan gaudelako. Babesa behar dugulako. Beldurrik gabe bizi nahi dugulako... Irailak 8 manifestazioa Donostian, eguerdiko 13.30ean Bulebarretik. pic.twitter.com/8QiQRWV75Q
— Izarrekin (@izarrekin) August 26, 2019