argia.eus
INPRIMATU
Beste sexu eraso bat izan da Bilboko Aste Nagusian
  • Bilboko Konpartsek jakinarazi dutenez asteazken goizaldean emakume bat bortxatzen saiatu ziren. Emakumeak erasotzaileei aurre egin zien eta ihes egitea lortu zuen.

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko abuztuaren 28a

Bilboko Aste Nagusian salatzen den bigarren eraso sexista da hau. Konpartsek deituta elkarretaratzea egin dute ostegunean 18:00etan Areatzako Laboral Kutxaren aurrean. Beste behin errepikatu dute eraso sexistarik gabeko jaiak nahi dituztela; emakumeak euren “gorputzaren eta askatasunaren jabeak” direla aldarrikatu dute eta beste edozein erasoren aurrean “irmoki” erantzungo dutela azpimarratu. Gauerdian kazerolada zaratasu batekin egin dute berriro ere protesta txosnagunean.

Iturria: Topatu.info-tik ekarritako albistea.