argia.eus
INPRIMATU
Beste eraso homofobo bat salatu du TransBolloMarika Sareak eta kalera aterako dira asteazkenean
  • Gasteizko TransBolloMarika Sareak jakin duenez, Gasteizko Andra Maria Zuriaren jaietan gazte bat erasoa izan zen jaietan: hainbat kolpe jaso zituen eta horren ondorioz aurpegia nabarmen markatua utzi zioten. Udan zehar, TransBolloMarika Sareak erregistratu duen laugarren erasoa da. Elkarretaratzera deitu dute asteazkenean.

Hala Bedi @halabedi 2017ko irailaren 12a

Hilabete bat baino gehiago pasa den arren, TransBolloMarika Sareak Gasteizko jaietako eraso homofobo baten berri izan du. Gazte bati eraso zioten, aurpegian kolpatu eta horren ondorioz, aurpegia guztiz markatuta utzi.

Hala ere, ez da udako eraso homofobo bakarra izan. TransBolloMarika Sareak jakitera eman duenez, lau erasoren berri izan dute udan zehar.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra