argia.eus
INPRIMATU
Beste emakume batek bortxaketa salatu du sanferminetan
  • Diario de Noticiasek aurreratu du ikerketa abian jarri duela Udaltzaingoak neska batek jarritako salaketa dela-eta. Bortxartu egin dutela salatu du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko uztailaren 11
Elkarretaratzea eginen dute astelehenean ere Gazteluko plazan erasoak salatzeko (argazkia: eitb.eus).

Goizaldeko 5etan bortxatu egin dutela salatu du iruindar batek. Takoneran izan da sexu-erasoa. Hala aurreratu du Diario de Noticiasek.

Udaltzaingoa ikertzen ari da gertatutakoa eta erasotzailearen bila dabiltza. Neskak bortxaketa salatu du eta lapurreta egin diotela ere bai, poltsa ohostu diote.

Eraso-matxistari aurre egiteko protokola martxan jarri dute.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.