Bost preso hurbilduko dituzte, bi Euskal Herrira eta beste hiruak inguruko espetxeetara. Ohikoa bihurtu da azken asteetan Espainiako Espetxe Erakundeek iragarpen hauek ostiralean egitea. Azken bi asteetan hamar presoren hurbilketa iragarri dute horrela.
Sergio Polo (Herreratik) eta Gorka Vidal (Logroñotik) Zaballako kartzelara ekarriko dituzte. Beste hirurak gerturatu egingo dituzte: Juan Ramon Karasatorre Castellon dago eta Duesora mugituko dute, Cantabriara; Ibai Beobide Puerto IIIn dago, Cadizen, eta Burgosera ekarriko dute; eta Mattin Sarasola Jaenetik Dueñasera, Palentziara.