argia.eus
INPRIMATU
Beste 10 udalerri igaro dira eremu gorrira EAEn
  • Andoain, Bergara, Irun eta Usurbil Gipuzkoan; Derio, Ermua, Lekeitio, Mungia, Muskiz eta Santurtzi Bizkaian. Horiek dira astearte honetatik aurrera eremu gorrian dauden 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien zerrendara batuko direnak. Ikusi zerrenda osorik.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 26a
Metalocus

Beasain eremu gorritik aterako da eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak, hiru lurraldeek itxita jarraituko dute, Eusko Jaurlaritzak egindako datuen eguneraketaren arabera.

Eremu gorrian diren udalerriak itxita egongo dira perimetralki, nahiz eta ondoko herrira joan daitekeen erosketak egitera edo kirola egitera, aire zabalean. Taberna eta jatetxeek 6:30etik 9:30era eta 13:00etatik 16:30era barrualdean zerbitzua eman dezakete. Leku itxietan ezin dira lau pertsona baino gehiago elkartu kirola egiteko, baina bai kirolari profesionalak edo federatuak baldin badira.

Zerrenda eguneratua

Hauek dira astearte honetan eremu gorrian jarraituko dutenak edo sartuko diren berriak:

Araban, Gasteiz, Amurrio, Laudio, Aiara, Eltziego eta Bastida.

Bizkaian, Bilbo, Berango, Derio, Erandio, Ermua, Getxo, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Aulesti, Bakio, Loiu, Mallabia, Olaberria, Otxandio, Ugao-Miraballes, Urduliz, Urduña eta Zaratamo.

Gipuzkoan, Donostia, Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zarautz, Zumaia, Zumarraga, Aia, Aizarnazabal, Alegia, Anoeta, Antzuola, Asteasu, Elduain, Elgeta, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Irura, Legorreta, Zaldibia, Zestoa eta Zizurkil.