Beste 10 milioi euroko zuloa Bidegi auzian, Gipuzkoako Aldundiaren arabera

  • Bergarako Basagoiti eremuko lur mugimenduetan ustez izandako irregulartasunak gehituta, orotara 13,6 milioi eurokoa litzateke balizko iruzurra.


2015eko apirilaren 14an - 10:18
Ordezkari instituzionalak Eibar-Gasteiz autobidearen inaugurazioan (argazkia: Mondraberri)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoan Gipuzkoako Batzar Nagusietako ikerketa batzordean Joseba Altube Errepide saileko zuzendariak aurreratu moduan, Bidegiko diru-kontuen irregulartasunak orain arte uste baino askoz handiagoak lirateke. Gipuzkoako Aldundiak informazio gehiago helaraziko dio Azpeitiko epaitegiari, auzi horretan jarritako kereila kriminala zabaltzeko.

Aldundiak dio AP-1 autobideko obretan egin gabeko lanengatik ordaindutakoa 13,6 milioi euro izan daitekeela. Hala, Basagoitiko eremuan utzi beharreko lurrengatik ustez soberan ordaindutako 3,4 milioi euroei beste 10,2 milioi gehitu dizkie.

Apotzagako tunela: 1.900 metro sakonerako luizia?

Atzemandako irregulartasunen artean, esaterako, Apotzagako luizien konponketa dago. 2007ko irailean eta 2008ko uztailean luizi bana izan ziren 320 metroko tunel horretan eta orduan Azpiegitura diputatu zen Eneko Goiak jakinarazi zuen ondorioz autopistaren irekiera bi hilabetez atzeratuko zela. Autobidearen bere zatia jadanik amaituta zuen Arabako Aldundiaren kritika ekarri zuen atzerapenak.

Gipuzkoako Aldundiaren egungo gobernu-taldearen esanetan 40 metroko sakonerako luiziak estaltzeko nahikoa lirateke 2.300 metro kubo lur, baina 189.000 metro kubo lur ordaindu ziren, “1.900 metroko sakonerako luizia estali beharko litzateke”. Betelan horretan ia 400.000 euro gehiago ordaindu zirela dio foru erakundeak.

Bestalde, luizi horietatik jausitako lurren garraioan 2,8 milioi euro soberan omen daude. Desfasea grafikoki ilustratu nahi izan du Aldundiak (pdf): erabilitako kamioiak bata bestearen atzetik jarriz gero, 1,4 kilometro luze osatuko lukete, baina ordaindutakoa 892,5 kilometro izan dira, Donostia eta Paris artean dagoen distantzia.  

Egibar (EAJ): “Sortu politikoki koldarra izan da Bidegiren kasuan”

Gipuzkoako Aldundiak kereila zabalduko zuela jakinarazi eta hiru egunera Batzar Nagusiek Eneko Goia Azpiegitura diputatu ohia eta Markel Olano diputatu nagusi ohia arbuiatu zituzten, Bidegi auzian izandako erantzukizun politikoagatik.

Olanok jadanik iragarrita zuen auziari “plano politikotik” erantzungo ziotela, eta halaxe izan da. Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak alderdien jarrera etikoaren eremura bideratu nahi izan du eztabaida.

Hala, Radio Euskadin egindako deklarazioetan Sorturi egotzi dio “politikoki koldarra” izatea eta “Aralar eta EAko meritudunak” bidaltzea Olano eta Goia arbuiatzera: “Ikusi dugu benetan zertarako den gai ezker abertzalea boterea galtzeko aukera erreala ikusi duenean”, esan du Egibarrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bidegi
‘Bidegi auzia’ berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea erabaki du Eusko Legebiltzarrak

Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.


2019-09-06 | ARGIA
Eneko Goiak irailaren 13an deklaratuko du “Bidegi kasua”-gatik

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak irailaren 13rako, 9:30ean deitu du deklaratzera Azpeitiko auzitegian Donostiako alkate eta Gipuzkoako azpiegitura diputatu ohi Eneko Goia. Egun berean joan beharko dira AP-1 errepidearen eraikuntzako arduradun Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola, [+]


2019-06-12 | ARGIA
Eneko Goiak “Bidegi auzia” dela-eta lekuko gisa deklaratuko du

Eneko Goia jarduneko Donostiako alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegitura diputatu ohiak lekuko gisa deklaratu beharko du Azpeitiko 2. Instrukzio epaitegian “Bidegi auzia” dela-eta. Goiarekin batera, AP-1 errepidearen eraikuntzan ardurak izan zituzten Luis... [+]


2017-01-13 | Estitxu Eizagirre
Igor Meltxor, Ahoztar Zelaieta eta Aimar Uribesalgoren hitzaldiak Azkoitian

Bidegi kasua, Donostiako erraustegiaren afera, iruzur fiskala... aztertuko dituzte, besteak beste, "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldietan: urtarrilaren 17an hasita, asteartero 19:00etan Zakela... [+]


Bidegi auziko iruzur salaketa “errealitatetik oso urrun”, Gipuzkoako Aldundiarentzat

Arlabango tunelean ustez egondako desfaseei buruzko kereila berraztertu du eta “manipulazio” eta “akatsez” beteta dagoela dio orain EAJren esku dagoen gobernuak.


Bidegi auzian fiskala ez da agertu epaitegira

AP1eko autobidearen obretan egondako ustezko irregulartasunengatik epaile aurrean deklaratu dute beste behin inputatuek. Fiskaltzak ez agertzea erabaki du.


2015-06-02 | ARGIA
Bidegi auziarengatik bigarren kereila aurkeztu du jarduneko Gipuzkoako Aldundiak

Jarduneko Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehenean aurkeztu du Bidegi auziarengatik bigarren kereila Azpeitiko auzitegian.


Arabako Aldundiak baieztatu du Bidegik enpresei ordaindutako 10 milioi euro lehendik ere ordainduta zituela

Larraitz Ugarte bozeramaileak jakinarazi du Gipuzkoako Aldundiak Markel Olano, Eneko Goia, Felix Urkola eta Luis Mari Apraizen deklarazioa eskatuko duela lekuko gisa.


#Olanotarrak mahai-ingurua
Markel Olano (EAJ): “Bidegin dirua zuzen erabili zela diot publikoki, baina hori zeinek erabaki behar du?”

Xabier Olanorekin (EH Bildu) izandako aurrez aurrekoan hautagai jeltzaleak adierazi du “agenda iluna” dagoela “EAJren irudia zikintzeko”. Mahai-ingurua gaur 21:00etan egongo da ikusgai ARGIAren webgunean.


AP-1eko obren ustezko iruzurrarengatik beste auzibide bat hasiko du Gipuzkoako Aldundiak

Eskoriatza-Arlaban zatian 17,1 milioi euro ordaindu ziren egin gabeko lanengatik, foru erakundearen arabera. “Diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik Gipuzkoan inoiz egin den salaketa larriena da”, esan du Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuak.


2015-04-27 | Igor Agirre
AP-1eko Arabako lanak Gipuzkoako Aldundiak ere ordaindu zituela salatu dute

AP-1 autobidearen lanetan beste hamar milioi euroko irregulartasuna aurkitu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zehazki, Eskoriatza-Arlaban tarteko lanetan Arabako zatiarengatik ere Gipuzkoako Diputazioak ordaindu zuela uste du Bide Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugartek prentsa... [+]


Bidegiren zorrari aurre egiteko diru-ekarpena egin du Gipuzkoako Aldundiak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak Bidegiren finantza beharrei aurre egiteko foru araua argitaratu du eta aurten 8,9 milioi euro emango dizkio.


Eguneraketa berriak daude