argia.eus
INPRIMATU
Bessam G. etorkin tunisiarra bi hilabeteko presondegira kondenatu dute
  • Baionako auzitegiak, Bessam G. 33 urteko tunisiarra bi hilabeteko presondegira zigortu zuen, asteartean, apirilaren 26an.

Ipar Euskal Herriko Hitza @iehkohitza 2021eko apirilaren 28a

Bessamek apirilaren 25ean Frantziako Estatuko lurraldetik kanporatua izan behar zuen. Baina, Tunisian sartzeko beharrezkoa den PCR froga pasatzea ez zuen onartu. Otsailaren 18a geroztik Hendaiako atxikitze zentroan gakoturik zela, apirilaren 19an jakin zuen bere kanporaketa sei egun berantagorako pentsatua zela. Bere oposizioa erakusteko, Bessam G. jatetik eta edatetik gelditu zen eta, ondoren, bere ezpainak josi zituen protesta gisa. Correze departamenduan instalatua (Frantzia) eta frantses nazionalitatea duen emazte batekin ezkondua izanik ere, jadanik bi aldiz errefusatu zitzaion egonaldi-baimen agiria Frantziako Estatuko lurraldea uzteko manua errezibitu aitzin.