Sortzen Elkarteak Besarkatu Ekimena ospatu du igandean Erriberrin, “euskarazko hezkuntzari ate berriak irekitzen ari diren familiak besarkatzeko”.
Goizeko 11:00etan hasi eta 14:00etan bukatu da festa. Jai giroa izan da Erriberriko Plazoletan, eta 13:00etako ekitaldi nagusian, seme-alabak D ereduak matrikulatzeko hautua egin duten familiak besarkatu dira, urtero legez.
Sortzen Elkartea euskarazko hezkuntzaren alde borrokan ari da denbora luzez, eta herri desberdinetan D eredua txertatzen lagundu du: Zudairen, Lezaunen eta Abarzuzan orain hiru ikasturte; Tafallan, Lodosan eta Kaparroson pasa den ikasturtean; Allonen, Antzinen eta Erriberrin aurten; eta datorren ikasturtean Azkoienen eta Barasoainen D eredua eskaintzen hasiko dira.
Horrela, “Vascuencearen Legeak mantendutako diskriminazioari” buelta ematen ari dira Nafarroan, “lingua navarrorumaren” alde.
Erriberrira bertaratutako familia, eragile eta instutuzioek euskarazko eredua haien herrietan ireki duten familiak besarkatu eta dantzan hasi dira! Mila esker guztiei! Mugarik gabeko euskararen alde! #EuskaraBesarkatu pic.twitter.com/6U57E8PF6U
— Sortzen #EuskaraBesarkatu (@SortzenElkartea) 2018(e)ko apirilak 15