Bertsularien Lagunak Elkarteak Bertsuxurla ekimena jarri du abian, bertsolari gazteen binakako gazte sariketa. Euskal Herri osoko 18 bertsolari gazte bilduko ditu eta binaka kantuan jarri. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Urtarrilaren 6an hasi Atharratzeko Prefostan eta 27an amaitu, Pausun, Xaia ostatuan.
Atharratzen, urtarrilaren 6an
Haira Aizpurua eta Eki Mateorena
Irantzu Jauregi eta Josu Txoperena
Ekhiñe Zapiain eta Oihan Perez
Lekornen, urtarrilaren 13an
Irati Alcantarilla eta Beñat Astiz
Oier Urreizti eta June Aiestaran
Maite Sarasola eta Jon Mendiluze
Urtarrilaren 20an, Izpegin
Maddi Aiestaran eta Unai Anda
Izaro Bilbao eta Maddi Agirre
Ibai Lekuona eta June Diaz
Finala, urtarrilaren 27an, Pausun. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea sailkatuko da finalerako.