argia.eus
INPRIMATU
Bertsolaritzari buruzko Gradu Amaierako Lanentzako saria
  • Bertsolaritza ez ezik, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edota beste ahozko kultur sorkuntza baten inguruan egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) hartuko dira aintzat. Urriaren 16ra arte aurkeztu ahalko dira.

Bertsozale.eus @bertsozale 2020ko irailaren 21a
Argazkia: Bertsozale.eus

500 euroko saria eskainiko dugu Mintzola Ahozko Lantegitik eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean. Euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa bultzatu nahi du deialdiak; aurkezten diren lanek, beraz, gai hori izan beharko dute oinarrian eta, esan gabe doa, aukeren artean dela bertsolaritza.

Lanek 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendatutakoak, aurkeztutakoak, behar dute izan, eta urriaren 16ra arte dago aurkezteko aukera. Ikerlan saridunak 500 euro eskuratuko ditu. Azaroaren 26an banatuko da saria, Amasa-Villabonan ikerketak ezagutzera emateko egin ohi den saioan.

Informazio gehiago, hemen.