argia.eus
INPRIMATU
Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak urtarrilaren 5ean Oiartzunen presoen alde
  • Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean oholtzan egon ziren zortzi bertsolariek euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko bertso saioa egingo dute urtarrilaren 5ean Oiartzunen, Etxerat-ek antolatuta.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 17a
Bertso saioko afixa

Honako bertsolari hauek arituko dira: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Aitor Mendizule, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñar Gaztelumendi eta Sustrai Colina. Andoni Egañak egingo ditu gai jartzaile lanak.

Sarrerak 12 eurotan salgai jarri dituzte, hainbat tokitan. Oiartzunen, Amazkar tabernan eta Elorsoro kiroldegian; Oreretan, Landare eta Arkaitza tabernetan; Lezon, Tiñeku tabernan; Irunen, Hazia tabernan; Donostian, Herria tabernan eta Hontza liburudendan; Lesakan, Arrano elkartean; Beran, Kattaku ostatuan; Goizuetan, Amaia Kafetegian; Hernanin, Garin tabernan; Astigarragan, Zipotza tabernan; Ziburun, Tana ostatuan; eta Baionan Le Café des Pyrénéesen.

Saioa 17:00etan egingo dute, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.