BTN bideo-podkastean martxan jarri genuen #BTNaturala lehiaketa Nafarroa Arenako finalerako sarrerak eskuratzeko. Astero legez, jogurta janez sare sozialetara argazkiak igotzea zen gakoa, oraingoan, jogurta beste zerbaitekin nahastuta janez. Bi aste hauetan argazki mordoa jaso ditugu eta horietatik lauk eskuratu dituzte Iruñerako sarrera bikoitzak.
Astero zozkatzen ditugu BTN bideo-podkastean hurrengo saiorako sarrerak, eta oraingoan finalekoen txanda izan da. Lehiaketaren oinarria bera izan da: argazki bat bidaltzeko eskatu dizuegu, baina oraingoan finalean jogurta zerekin jango duzuen erakutsi behar izan duzue; eta hori gutxi balitz, argazkiak ‘influencer’ kutsua izan eta sare sozialetara igotzeko erronka jarri genizuen.
Bi aste hauetan zehar argazki asko jaso ditugu, zein baino zein originalagoak, eta ez da erraza izan epaimahaiaren lana. Baina ongi pentsatu ostean, hiru argazki hauek eta ondorengo bideoa dira sarrerak eskuratu dituztenak.
Hizki zopa bero bat ondo sartzen da neguan, eta #bertsojogurta ere bai txapelketan. Zein izango da 8 bertsolarietan goxuena? Finalean jakingo dugu! #BTNaturala | @argia pic.twitter.com/ZutAAucTif
— Laura V-P (@lvplo) December 9, 2022
Hortxe gure igandeko menua! @argia #BTNaturala pic.twitter.com/ZRHWF7zTr1
— Aiora (@AioraFI) December 13, 2022
Attak sarrerak nahi bino sare sozialik ez... Hementxe bere parte hartzia
— Hiartibarguren (@hiartibarguren) December 13, 2022
Egilea: Aitor Ibarguren@argia #BTNaturala pic.twitter.com/6V8x7dlB0n
@argia ta #BTNaturala:
— Marta De Pedis (@MartaDePedis) December 8, 2022
hementxe bertso kaxkarra.
Urrun-urrundik etorria naiz:
Gasteizko erromatarra.
Lehenbiziko finala dut hau,
nire aukera bakarra!
Erantzutera natorkizue
jogurtaren deiadarra! pic.twitter.com/YJ4w0XtQmQ