argia.eus
INPRIMATU
Bertsolari aldizkariak 30 urte beteko ditu
  • Bertsolari aldizkariaren sortzailea, Joxean Agirre eta egungo editore den Beñat Hach Embar Hitzetik Hortzera saioan egongo dira asteburu honetan aldizkariaren urteurrenaz solasteko.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko otsailaren 19a
Argazkia: Bertsozale elkartea

1991ko udaberrian argitaratu zen Bertsolari aldizkariaren aurreneko alea eta urte berean Argia Saria jaso zuen prentsa idatziaren alorrean. Momentu hartatik, 120 alde argitaratu dira. Aldizkaria bere portada esanguratsuengatik ere ezaguna da, lehenengo alean adibidez, Mañukorta bertsolaria bizarra mozten ageri da. 

Hiru hilerik behin argitaratzen da bertsolaritza aldizkaria eta harpidetzak 29 euro balio ditu urtean eta aldizkaria etxera helduko zaizu. Aldizkariaren webgunean hainbat eduki daude eskuragarri, albisteak, erreportajeak, argazkiak, aldizkarien bertsio digitala, podcast-ak…

Hitzetik Hortzera

Bertsolari aldizkariaren 30 urteak ospatzeko Joxean Agirre eta Beñat Hach Embar ETB1eko Hitzetik Hortzera, bertsolaritzako programan egongo dira. Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan. 30 urte hauetako bitxikeria eta aldaketez arituko dira asteburuko saioan.

Joxean Agirre aldizkariaren sortzailea izan zen eta berarekin urte haietako lanaren inguruan mintzatuko dira. Beñaten kasuan gaur egungo lanaren inguruan ariko dira, urtaro bakoitzeko edizioaren koordinazioaz arduratzen baita gaur egun. Horrez gainera, plazak eskainitako ale onenak ere eskainiko dituzte.