Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.
Bertsozale Elkarteak 2022ko bertso plazen eta saioen inguruko txostena argitaratu du, bertan gizon eta emakumeen arteko parte hartze desorekak aztertzen ditu, baita belaunaldiartekotasuna ere.
Lehen lerroan jarri du genero begirada Bertsozale Elkarteak, izan ere, 2019. urtean plazako bertsolarien %64 ziren gizonezkoak eta %36 emakumezkoak. Gaur egun, ordea, bertsolarien %53 dira gizonezkoak eta %47 emakumezkoak. Berriak argitaratutakoaren arabera, Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko sustapen eragileak emakumeen eta gizonezkoen parte hartzea orekatzen ari dela uste du. Kontuan hartu behar da, 2022an 1.069 saio antolatu zituela Bertsozale Elkarteak plazetan eta 1.969 izan zirela gainontzeko ekitaldiak.
Txapelketen egoera bestelakoa da, izan ere, iaz %66,3 gizonezkoak izan ziren. 2019 eta 2021 urte bitarteko egoera oraindik eta desorekatuagoa izan zen, %73 gizonezkoak izan baitziren. Kontrara, Bertsolari Txapelketa Nagusia mugarri izan zen, lehen baino emakume gehiago baitira gazteenen erreferente.
Belaunaldiartekotasunari dagokionez, nahiko orekatuta dagoela dio Iurramendik. Nahiz eta 10 urtetik beherako eta 20 urtetik gorako gehienak gizonezkoak izan, 10 eta 20 urte bitartekoen gehiengoa lehen aldiz emakumezkoa da.
Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.
Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Urretxuko Labeaga aretoan jokatu da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-zortzirena. Irabaztearekin batera, final-laurdenetara sailkatu da Rekondo. Bihar jokatuko da hurrengo final-zortzirena, Lasarte-Orian.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igandean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Puntu gehien bildu ditu Iturriotzek, eta, beraz, final-laurdenetan abestuko du. Datorren larunbatean izango da hurrengo saioa, Lazkaon.
Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.
Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.
Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]
Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean: “Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]