Bertso saioak zaharren egoitzetan, bizi kalitatea hobetzeko

  • Gipuzkoako 11 zaharren egoitzetan hasiak dira bertso saio bereziak egiten. Memoria lantzeko, euren arteko harremanak estutzeko, emozioak zabaltzeko... lagungarri da Adin-adin programa.


2015eko urriaren 20an - 06:52
Argazkia: diariovasco.com

Adinekoentzako espreski antolaturiko 11 bertso-emanaldi antolatu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanku bertso zerbitzuak, "Adin-adin programa" izenean. Urria eta azaroa bitartean egingo dira saio gehienak. Zaharren egoitzetara bi bertsolari joaten dira, gazteagoa bata eta helduagoa bestea. Dagokion egoitzako bailarakoak bertakoak izaten ahalegintzen dira, bertsotan ere eskualdeko kontuak ateratzeko, adinekoei ezagunak egiten zaizkienak.

Bertsoaren onurak

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, bertsoak adineko pertsonengan duen eragin positiboa azpimarratu zuen aurkezpenean (urri hasieran): ”Bertsoa bitarteko bihurtzen da adineko pertsonek euren memoria landu dezaten. Euren bizipenak,oroitzapenak,gogoratzen dituzte eta zaila da motibazio hori beste modu batera lortzea. Emozioetara iristen den tresna da bertsoa”.

Ander Zapiain Mendekotasun arreta zerbitzuko zuzendariak, iazko esperientzia aberasgarria azaldu du bertsoa.eus-ek eginiko bideo elkarrizketan: "Zaharren egoitzetan egiten dugun lana, tamalez, oso asistentzialista da. Heriotzaren zain dauden pertsonen azken urteak dira. Bertsoa, berriz, jaiarekin lotzen dugu. Eta esan genuen, zer arraio! eta zergatik ez probatu?". Programak helburuak garbi zituela kontatu du: Parte-hartzea bultzatzea, euren arteko harremanak hobetzea... eta aitortu du zuten kezka: "Gure zalantza zen publikoak zukua aterako ote zien saio hauei. Iazko balorazio oso positiboa egin zuten zaharren egoitza guztiek eta jarraitzeko gogoz geratu ginen. Horregatik erabaki dugu aurten gehiagotara zabaltzea. Aurten, gainera, aurrez prestaketa lana egingo dugu: kantu zaharrak, istorio zaharrak landuko ditugu, saioan bete betean sartzeko". Ez da bertsoen terapeutikaz ari: "Horrelako ekintza batek zer inpaktu duen narridura kognitiboa duen pertsona batean? programa honek ez du inongo kutsu zientifikorik. Nahi dugun bakarra da pertsona horiek beren azken urteak ahalik hobekien pasatzea".

Lizasoren esperientzia

Xebastian Lizasok kontatu du nolakoa den zaharren egoitzako saio bat, bertsoa.eus-en elkarrizketa berean: "Zaharren egoitzara zoazenean, zain egoten dira. Bakoitzak gogoratzen dizkizu 'ni halakotan egonda nago, eta Basarri entzun nuen bertsotan, zure aitarekin beste batean...' ikusi hutsarekin garai bateko oroitzapen asko etortzen zaie burura. Bertsotan hasi aurretik, eurekin egiten dugu behar den denbora euren bizipenak jasotzen eta gero elkarren informazioa ongi ematen digute: 'honek tranpa egiten du musean, beste horrek txikiteoan irteten du..." Kantuan hasi orduko jabetzen zara noiz barre egiten duten, noiz begiak ixten zaizkien... eta oso esker onekoak dira. Gu ohituta ez gauden publiko klase bat da. Oso beteta ateratzen zara saiotik".

Saioen egutegia

Errenterian, Azkoitian eta Bergaran egin dituzte lehen saioak. Hurrengo bertso saioak, hauexek:

- Oiartzun. Urriak 22. Petra Lekuona egoitza. Goizez. 10:30. Exteban Martiarena eta Jon Martin.

- Lazkao. Urriak 23. Txindoki egoitza. 17:00. Gema Urteaga eta Iñaki Murua.

- Beasain.Urriak 30. Arangoiti egoitzan. 17:00 Iñaki Murua eta Gema Urteaga. 

- Arrasate.Azaroak 12. Iturbide egoitzan. Joxe Luis Gorrotxategi eta Maider Arregi.

- Azpeitia.Azaroak 9-14ko astea. San Martin egoitza. 17:00. Loidisaletxe eta Beñat Lizaso.

- Donostia. Azaroak 12. Zorroaga Egoitza, goizez 11:00.Ane Labaka eta Xebastian Lizaso.  

- Tolosa. Azaroak  24. Iurramendi egoitza. 16:30. Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano.

- Tolosa. Ekainak 10. Uzturre egoitza. 17:00. Millan Telleria eta Xebastian Lizaso. Burututa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Bizkaiko emaginek greba eginen dute uztailaren 1ean Osakidetzaren udako murrizketak salatzeko

Satse Euskadiko Erizainen Sindikatuak deitu du greba, eta udako murrizketek eragindako lan karga arintzeko neurririk ez hartzea leporatu dio Osakidetzari.


Gorputz hotsak
“Baimenik eskatu gabe interbentzio kirurgiko ugari egin zizkidaten”

Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]


2024-06-19 | ARGIA
Mediku eta pediatrak falta dituzte Bortziri eta Baztanen ere

Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.


Historiari eta esklerosi anizkoitzari buruzko irakaspenak

Mallorca, 1968. Joana Maria Escartin historialaria jaio zen. 1989an esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten eta joan den maiatzaren 30ean hil zen jaioterrian, 56 urte zituela, hain zuzen, esklerosi anizkoitzaren nazioarteko egunean.

Ikasketak UIBn (Universitat de les Illes... [+]


Ikastetxeek erizain bat izateko eskaera Jaurlaritzara iritsi da

Istripu eta larrialdiei erantzutea eta gaitz kronikoak dituzten ikasleak artatzea lirateke, besteak beste, erizainak eskolan lituzkeen funtzioak, gaur egun gehienbat irakasleen bizkar geratzen dena. Eskoletan erizain batek egon behar duela aldarrikatzen urteak daramatza SATSE... [+]


2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


Lekeitioko SOS mugimendua
“Gure osasuna ezin da erabaki politikoen menpe egon, zerbitzu duinak behar ditugu herrian”

Ginekologia zerbitzuarekin gertatu den moduan, Lekeition pediatria zerbitzua kolokan ikusi du herritar talde batek, eta berandu baino lehen, osasun zerbitzu duinak izateko aldarria atera dute kalera. Sortu berria den Lekeitioko SOS mugimenduaren sustatzaile dira Marina Entziondo... [+]


Osakidetzaren irtenbide bakarra lanaldia luzatzea dela kritikatu dute ELA, LAB eta CCOOk

Langileen plantilla egokia osatu beharrean, Osakidetzako profesionalei aparteko orduen bitartez ordaintzea gaitzetsi dute sindikatuek. Azken urteetan errepikatu diren arazoen aurrean zuzendaritzak izandako plangintzarik eza salatu dute.


Sufrimendu psikosoziala pairatzen duten pertsonen kontrako “tortura” amaitzeko eskatu dute Iruñean
Manifestazioa egin dute Iruñean Nafarroako Mejorana elkarteak antolatuta, sufrimendu psikosoziala jasaten duten pertsonak ikustarazteko, beren eskubideak aldarrikatzeko, eta estigmarekin apurtzeko.

 


Ebakuntza onkologiko zaharrena

Duela bi urte, Edgard Camarós arkeologo katalanak bi giza garezur eta "Minbizia?" zioen txartel bat topatu zituen kartoizko kaxa baten barruan, Cambridgeko Unibertsitatean. Garezurrak Gizatik zetozten, Egiptotik eta berriki Frontiers in Medicine aldizkarian... [+]


Gorputz hotsak
“Fibromialgiaren okerrena da ingurukoek ez sinistea”

Batzuentzat ikusezina eta sinesgaitza bada ere, fibromialgia existitzen da, eta berrehun sintoma baino gehiago daude gaitzari lotuta. Horietako batzuk jasaten ditu Edurne Iribarrenek (Otsagabia, Nafarroa, 1954) eta nabarmendu du eragin “handia” dutela egunerokoan:... [+]


Errenteriako Iztieta osasun zentroko “egoera prekarioa” salatu du ELAk

Hemezortzi mediku beharrean hamabi daude eta sei erizainek hamabiren lana egiten dute. “Lan gainkarga eta agenda neurrigabea handitu” egin dira, sindikatuak ohartarazi duenez, eta murrizketa gehiago etor daitezke etorkizunean.


Murrizketak egingo dituzte udan Osakidetzaren lehen mailako arretako zentroen herenean

Hamar zentrok uda osoan itxiko dute eta 72 zentrok ixteko ordua aurreratuko dute. Sindikatuek salatu dute langileen lan karga "handituko" dela.

 

EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


Eguneraketa berriak daude