argia.eus
INPRIMATU
Bertso artean joan da mahats bilketaren ospakizun jendetsua Bilarren
  • 25 urte eta gero, aurrenekoz, euskaraz zabaldu dute Arabako Errioxako Mahats Bilketaren Festa, Maialen Lujanbioren bertsoek lagunduta.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2018ko irailaren 17a
(Argazkia: Estitxu Ugarte PHOT.OK)

Goizetik jendez gainezka egon da Bilar herria, dozenaka lagunek hartu baitituzte herriko kaleak Arabako Errioxako Mahats Bilketaren jaiarekin disfrutatzeko. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunari, Maialen Lujanbiori, egokitu zaio festaren pregoia prestatzea, eta bertsotan egin du, hala behar zuen eta. Sasoikako langileen eta nekazarien lana nabarmendu du, eta Arabako Errioxako emakumeak ere gogoan izan ditu, Bilarreko belagilean irudikatuta. Bertso-saioaren ostean, urteko lehen mahatsa zapaldu dute, eta lehenengo muztioa probatu dute.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.