argia.eus
INPRIMATU
Atzera bota du Productos Tubulares enpresak 157 langile kaleratu nahi zituen erregulazio espedientea
  • Trapagaranen kokatuta dagoen Productos Tubulares enpresak atzera bota du 418 langileetatik 157 kaleratu asko zituen erreforma. Enpresa Tubos Reunidos taldeko kidea da.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 17a
Productos Tubulares-eko langileak mobilizazio batean (Arg: EFE)

Enpresa batzordeko iturriek Europa Press agentziari jakinarazi diotenez, astearte goizean Barakaldon bi aldeek egin duten bileran iragarri du enpresak EREa atzera botatzeko erabakia.

Joan den apirilaren 4an ondorengo neurriak jasotzen zituen erreforma aurkeztu zuen enpresak: 157 langile kalera, gainontzeko langileei soldata %25 murriztea, lanaldia luzatzea eta Sestaon Productos Tubularesek daukan altzairutegia ixtea. Enpresak langileen ordezkariei jakinarazi die neurri guzti horiek albo batera uzten dituela, eta negoziazio epe bat zabaltzeko beharra.

Orain arte langileen batzordeak neurri horiek albo batera uzteko exijitzen zuen "presarik gabeko negoziazio mahai bat irekitzeko", kaleratzeen mehatxurik gabe.

Iragarpen honen ostean, langileek asanblada egitea aurreikusten da. Bertan erabakiko dute zein balorazio egiten duten eta martxoaren 8an ekin zioten greba mugagabea mantentzen duten ala ez.